Category: Albisteak
ZELAIETAKO PARTE-HARTZE PROZESUAK BADAUKA EGUTEGIA
Api 16 2013- abadino
- 0 Comments
Herritarren parte-hartze prozesuaren barruan sei prestakuntza batzar edo tailer egingo dira Txanporta Kultur Etxean, herritar guztientzat zabalik.
Aurreneko fasean, batzarretara azaltzen diren herritarrek adierazten dituzten beharrizanak eta Zelaietako gaur eguneko antolaketak sortzen dizkieten arazoak jasoko dira.
Lehen fase horretako tailerraK:
apirilaren 24 (18:30etan)
maiatzaren 11n (10:00etan, batzar bikoitza, mugikortasunaz eta generoaz)
maiatzaren 20tik 24ra bitartean (umeendako jardunaldiak).
Aurreneko diagnostiko hori egin ondorenbeste batzar bi egingo dira herritarren proposamenak jaso eta elkarrekin adosteko.:
ekainaren 5ean, 18:30etan
ekainaren 22an, 10:30etan
ZELAIETAKO PEATONALIZAZIOA, EMON HITZA HERRIARI
Api 09 2013- abadino
- 0 Comments
Bildu Abadiñori esker parte hartze prozesu bat zabalduko da Zelaietako peatonalizazio proiektuaren inguruan. Tailerrak hilabete honetan hasiko dira eta Zelaietarron iritzia, kezkaz, zalantzak, iradokizunak… trasmititzeko balioko du.
Proiektua zerotik abiatuko da eta Abadiñoko udalgintzaren historian eta eta etorkizunean bere biziko garrantzia edukiko du. Parte hartzearen filosofiak bere ibilbidea sendotzen jarraitzeko ETORRI ETA PARTE HARTU!
APIRILAK 13 DANOK MARTXARA!!!
Api 09 2013- abadino
- 0 Comments
Abadiñoko errealitate gordin batek, beste langabetu kopuru handi bat ekarri dezake. Gaurkoan Iketz enpresako langileak dira, sufrimendu horren kaltetuak.
Abadiño Bildutik, larunbatean Elorrioko plazatik aterako den mobilizazioan parte hartzera deitzen zaituztegu.
San Eloy, Iketz eta beste langileen alde kalera.
LANAREN DEFENTSAN KALERA!!!!!!!!
ZU ERE MARTXARA!!!!
Abadiñoko Udalak ez dau Korrikaren inguruan ezer jakiterik nahi
Mar 12 2013- abadino
- 2 Comments
Krisiaren aitzakian eta dirurik ez dagoela argudiatuz Abadiñoko Independenteek ez dabe ez kilometrorik hartuko ezta korrika kultuarala antolatzeko diru laguntzarik emongo ere. Aek-k Euskal Herriko euskalduntze prozesuan eta euskararen normalizazioan egiten dauan lan hori finantziatzeko tresna garrantzitsuena da Korrika.
Udalean euskara ordenantza eta euskara planak onartzen dabiezan bitartean, hitzetatik ekintzetara pasatzerako orduan euren hitzak jan baino ez dabez egiten. Udal honek gure hizkuntzarekin daukan konpromesu ezaren ondorioz ez dogu aurrera pausorik emongo arlo honetan.
Editatua:
ABADIÑOKO UDAL GOBERNUAK ATZERA EGIN ETA DIRULAGUNTZA EMANGO DIO KORRIKARI
Korrikari dirulaguntza emateko partidarik onartuta ez zegoela eta, Euskara eta Hezkuntzako batzordeburuak ezezkoa eman zion hasiera batean Euskal Herriko euskalduntze prozesuan eta euskararen normalizazioan diharduen AEKren egitasmo honekin kolaboratzeari.
Erabaki honek sortutako harridura eta kezkari erantzunez ordea, ordainketa kultura, jaiak eta kiroletako batzordetik bideratuko dutela adierazi dute eta hortaz abadinoko udalak dirulaguntza emango dio aurtengo korrikari.
Bildutik esan beharra dugu zoritxarrez ez dela lehenego aldia udal gobernuan era horretako deskordinazioak ematen direna, beraien jarduteko eraren seinale, eta horrelakoak, oraindik ere martxoan egonik, 2013ko aurrekontuak onartu gabe egotearen ondorio direla.
2011/2012 balorazioa
Urr 09 2012- abadino
- 0 Comments
2011-2012 urteetan Bilduk udaletxean egindako lanaren balorazioa:
* Arazo teknikoak zirela medio ezin izan genuen aurkezpen dena bideoan grabatu.
Aurkezpenean erabili ziren diapositibak:
Balorazioaren dokumentazio tekniko detailatua:
2011-2012 urteetako lanaren balorazioa



